Jon Legarrea - Gela Blog

lunes, 11 de enero de 2010

Dekanoari gutuna

Iruña, 2009ko azaroaren 2an.
Dekano agurgarri hori:

Maialen Diaz naiz, aurten bere Unibertsitateko periploa hasi duen ikaslea. NUPen hiruhilabete bat sartuta daramadalarik, honen bertute eta akatsak ikusten hasi naiz jada. Aspektu batzuekin pozik banago ere, desegokiak diren beste batzuei buruzko nire iritzi eta ikuspuntua helarazi nahi dizkizut gutun honen bidez.

Jakingo duzun moduan, azterketa garaia latza izan ohi da ikasleontzat. Eduki pila ditugu X denboran barneratzeko; denbora eskasi hori dela medio, eura ahalik eta hoberen probestea komeni zaigu. Horretarako, gutako askok NUPeko liburutegia hautatzen dugu, hor hain beharrezko zaigun kontzentrazio giroa topatuko dugulakoan. Batzuetan, ordea, ikasleok talde lanak egin behar izaten ditugu, eta biltzeko lekua liburutegia izan ohi da ere. Iji eta uju dabiltzatenen builak oso disruptiboak dira ikasterako orduan. Honekin guztiarekin esan nahi dizudana zera da: agian talde lanak egiteko gelatxo gehiago egokitzea komenigaria izango litzatekeela, guztion mesedetan jokatuko bailuke horrek. Taldeka ari direnek arazorik gabe mintzatuko lirateke, eta ikasten ari garenok hain beharrezkoa dugun isiltasuna lortuko genuke behingoz.

Bestalde, kafetegiko langileen egoerak larritzen nauelako idazten dizut. Goizean badira ordu batzuk zeinetan mundu guztiak kafea hartu nahi du. Langile kopuru txikia izanik, ez dute jende guztiarenn eskariei aurre egiteko denborarik, eta haientzat oso gogorra dela dirudi. Honen inguruko informazioa eskuratzen egon ondorek, NUP-ek kontratatutako “katering” enpresa batek daramala kafetegia jakin izan dut. Unibertsitateko autoritate zaren horrek, enpresa horri beren langileen eskubideak errespeta ditzala exijitzea dagolizula uste dut. Benetan elkartasun baloreetan hezi nahi gaituen Unibertsitate batek ezin ditu horrelako bidegabekeriak onartu.

Nire hitzak kontutan hartuko dituzulakoan, aldez aurretik eskerak ematen dizkizut. Agur bero bat,

Maialen D.

No hay comentarios:

Publicar un comentario